zinea

'Disobedience' filma dakar bihar Zineklubak

Asier Abrisketa 2022ko eka. 1a, 17:00

Bagilaren 2an, 20:00etan proiektauko da gizarte judu ortodoxoaren barnean andra biren arteko maitasun istorioa kontetan dauan drama erromantikoa.

Hilero lez, bagilean be pelikula barri bat egongo da ikusgai egueneko Zineklub saioan, Lasarte Aretoan. Oingoan, drama erromantiko baten proiekzinoa antolatu dabe: Sebastian Leliok zuzendutako Disobedience filma, 2017 urtekoa.

Rachel Weisz, Rachel MacAdams eta Alessandro Nivola dira familia, erlijioa eta maitasun homosexualaren artean sortzean diran gatazkak lantzean dauzan filmaren protagonistak. Torontoko Nazinoarteko zine jaialdian 2017an estrenau eta harrezkeroztik, kritika onak jaso eta publikoaren aldetik be arrakastea izan dau. Baita sari batzuk be; tartean 2019ko Cinhomo jaialdiko publikoaren saria, fikzinozko pelikularik onenari.

Sinopsia

Familia judu ortodoxo batean hezitako andra bat etxera bueltau da, bere aitaren hileta dala-ta. Gatazkak arin igarriko dira, haurtzaroko lagun bat honen interesa izetuten hasten danean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!