Antzerkia

Hika Teatroak 'Tarara' taularatuko dau bihar Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mai. 27a, 11:39

Hilaren 28an, 20:00etan ikusi ahal izango da parkamenari, laguntasunari eta amatasunari omenaldia egiten deutsan antzezlana.

Josi Alvaradok sortu eta Arantxa Iturbek euskeratutako antzezlana da Tarara, zapatu iluntzean Lasarte Aretoan ikusgai egongo dana. Gidoi saritua da, izan be, SGAEren Ana Diosdado I. Antzerki Saria irabazi eban Alvaradoren testuak. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrian Garcia de los Ojos eta Iñar Sastrek antzezleek taularatuko dabe Bilboko Sanfran auzoan bizi dan Rosa bibolinjolearen istorioa.

"Sensibilidade eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoana baino gehiago adierazoteko gai dana, emozinoa darien isiluneen bidez musikea transmitiduteko gai dana. Testuak thriller bokazinoa dauka, eta poesiaren dardarak astintzen dau. Tarara inoz kontau ez dan hainbat umeren historia da; haragiaren barrurako bidaia iniziatikoa, menpekotasun sortzailea. Parkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, eta Txanogorritxuk, azkenean, bibolina joko deutse otsoei".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!