Uda sasoia hurbilduten dabilela eta, Lasarte Aretoko ikuskizunak badabiz kalera urtetan. Bariku arrastian, maiatzak 27, Urpekontzi misteriotsua umeentzako antzerkia egongo da ikusgai Igorreko eskoletako patioan. Hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako istorioa kontetako XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak egin dauz hirukoteak. Holan, antzerki parte-hartzailea izango da, musikearen erritmoan jantza egitekoa.
Sinopsia
Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...