Berbaldia

'Andrak zer itxaron geinke justizia sistemaz?' berbaldia antolatu dau mobimentu feministeak

Asier Abrisketa 2022ko maiatzaren 25a

argazkia: EH Bildu

Bea Ilardiak emongo dau berbaldia Igorreko Kultur Etxean, hilaren 26an arrastiko 18:00etan.

Eguenen arrastian Arratiako mobimentu feministeak Bea Ilardia Olangua abogadu, genero indarkerian aditu eta EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeroalea konbidau dau andren eta sistema judizialaren gainean berba egiteko. Hurbileko kasuen inguruan berba egiteko aukerea be egongo da, Irune Costumero kasua edo oin dala urtebete, Dimako andra batek ipinitako salaketearen ostean barriki kartzelatik urten dan ustezko erasotzailearena.

"Badago justizia andrentzako?" eta "zer espero geinke androk sistema judizialetik?" galderei erantzuten saiatuko da Ilardia. Izan be, instituzino, komunikabide eta gizarteak indarkeria matxistea salatutera animetan dabe. Baina prozesu judizialetan andren kontra bihurtzen da salaketea askotan. Justiziak andreari sinistu ez, batzuetan seme-alabak kendu edo andrea kartzelan sartzeraino be heldu da inoz justizia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!