udalekuak

Barikuan zarratuko da Igorreko udaleku irekietan izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko mai. 23a, 16:09

Bagilaren 27an hasi eta garagarrilaren 29an amaituko dira aurtengo udalekuak.

Hilaren 18an hasi zan Igorreko udaleku irekietako matrikula entregatzeko epea eta barikua, hilak 27, izango da atzen eguna. Matrikula orria deskargau, bete eta Kultur Etxean aurkeztu behar da 09:00etatik 14:00etara, edo 16:30etik 20:45era. Beste aukera bat, ikastaroak@igorre.net helbidera bidaltzea da. Matrikulazinoa Igorren erroldatu bakoek egin ahal izango dabe, baina igorreztarrek lehentasuna dabela kontuan hartuta.

Urtero lez, bost asteko udalekuak izango dira baina asteka be emon daiteke izena. Asteroko prezioa umeko 30 eurokoa da, baina neba-arreba bi badira 25 euro izango dira, 20 euro barriz hiru izan ezkero. Ordaintzeko epea bagilaren 2an hasiko da, behin-behineko zerrenda publiko egin ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!