raida

Domekan egingo da Arratia Raid Ertainaren bigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2022ko mai. 20a, 12:37

Hiru ordu eta erdian, bizikletaz edo oinez, baliza puntuak topau eta proba bereziak bete beharko ditue izena emon daben 51 taldeek.

Maiatzaren 22an, 10:00etan hasiko da II. Arratia Raid Ertaina, Igorreko Kultur Etxeko plazatik. Bikoteka edo gehienez be boskoteka, taldeek mapa baten laguntzeagaz eta orientazino teknikak baliotuta, baliza ugari aurkitu beharko ditue. Bidean beste proba batzuk gainditu beharko dabez; orientazino jolasak, eski kooperatiboa, itsututa egiteko bidea, boom jolasa, eta bizikleteagaz egiteko ginkanea besteak beste.

Raid bi egongo dira, luzea eta laburra. Luzea egingo daben taldeek, ordubete eta erdiko mendiko bizikletea eta beste horrenbesteko trekkinga daukIe baliza guztiak hartzeako eta bidean probak egin beharko dabez. Raid laburrean barriz, Xabier Iturriaga antolatzaileak azaldu dauanez, helburua "proba berezi guztiak egin eta gero, bizikletaz edo oinez,  gura daben balizetara hurbiltzea" da. Umeekaz egiteko ekintza egokia dala uste dau Iturriagak; jolasak, bizikletea, mapak eta abarregaz ondo pasetan dabelako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!