Antzerkia

'Andrezaharraren manifestua' taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mai. 20a, 11:20
argazkia: Metrokoadroka

Lasarte Aretoan egongo da ikusgai Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka kolektiboaren antzezlana, hilaren 21ean 17:30ean.

Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) Mari Luz Esteban Gizarte-antropologiako EHUko irakasleak idatzitako poema liburua da. Estebanen laguntzeagaz, Metrokoadroka kolektiboak izen bereko antzezlana ekarriko dau Lasarte Aretoko oholtzara zapatuan. Zahartzaroaren eta zahartze prozesuaren gaineko lanketea egiten dau obrak , "kezka personal batetik, nire buruari be idatzi deutsat hau, baina batez be kezka sozial eta politikotik", dino Estebanek.

Zahartzaroa ikuspegi feminiteagaz lantzean da, bai liburuan bai antzezlanean, "bazterrak mobidu arazoteko, pentsau eta hausnartu daigun". Lan honetan, Estebanek beste lau andren laguntzea dauka oholtzan: Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa.

Emonaldia ikusteko, izena aldez aurretik emon behar da bardintasuna.arratia@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita edo 688 627 393 eta 94 631 17 17 telefonoetara deituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!