parkour

Parkour Masterclassa emongo dabe Igorren

Asier Abrisketa 2022ko maiatzaren 19a

argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Hilaren 22an klase bi emongo ditue, 11:00etan parkourraren oinarriak ezetu eta 12:30ean teknika aurreratuak praktikatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Parkour Masterclassak Igorrera helduko dira domeka goizean, 16 urtetik gorako gazteentzako. Parkourra atzen urteetan urietan praktikatzen dan kirol bat da, arkitekturako elementuak erabili eta oztopo fisikoak arin-arin gainditzeko teknikak lantzean ditue.

Igorren, saio biak Goiko Plazan izango dira. Hasteko, 11:00etan esperientzia bakoek kirol honen oinarriak ezetuko dabez. Besteak beste, lurreratzean inpaktuak xurgatu eta oztopo handiak igon eta bajatuteko teknikak ikasiko dabez. 12:30ean barriz, teknika dinamikoen bidez, ibilbide aurreratuak egingo ditue parte hartzaileek.

Izena aldez aurretik emon behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!