orratzak

Igorreko jaietarako erasoen kontrako protokoloa aurkeztuko da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 18a, 11:56

Eraso matxista, LGTBfobo eta arrazistei aurre egiteko protokoloa Kiñu Gaztetxean aurkeztuko da, 18:00etan.

Arratiako neska gazteen antolakundea dan Orratzak taldeak prestatu dau Igorreko jaietarako eraso matxista, LGTBfobo eta arrazisten kontrako protokoloa. Holan, danontzako jai segurua izatea bermatu gura dabe eta erasorik egon ezkero, honeri aurre egiteko tresnak eskura izan. Biolentzia patriarkalaren aurrean arma nagusia autodefentsa feministea dala azpimarratu dabe Orratzakeko kideek.

Protokoloa herritarrei aurkeztuteko, batzar irekia antolatu dabe maiatzaren 20an Kiñu Gaztetxean. Arrastiko 18:00etarako deitu dabez igorreztarrak bilerara, protokoloak funtzionatzeko modu eraginkorrena, guztiok ezetutea dalakoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!