Batxillerreko bigarren urtea atzen ikasturtea izaten da ikasleentzako Institutuan. Hori dala-ta ikasturte amaieran agurra egiten deutsie Institutuari ekitaldi baten bitartez urtero. Aurten maiatzaren 20an izango da agur jaia, 18:00etan batuko dira Lasarte Aretoan, ikaskide, irakasle eta Institutuari berari agur esan eta hurrengo etapeari hasikerea emoteko.
Ikasleen ekimenez sortu zan agur jaia, oin dala urte batzuk, eta eurak izaten dira ekitaldia antolatzeko arduradunak. Aurten be, aurrekoetan legez, Institutuan egindako urteak gogoan izan dagiezan, orla bat eta Institutuko zigilua daukan zapi bat emongo deutsee oroigarri moduan. Ikasleek hartuko dabe berbea ondoren eta abesti, zirku ikuskizun eta bertsoakaz besteak beste, egingo dabe agurra. Irakasleek be hartuko dabe berbea, atzen ikasturtea gogoratu eta badoazan ikasleei hurrengo urteetarako animoak emoteko.