txirrindularitzea

Domekan jokatuko da Udaberrikopako bosgarren jardunaldia Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mai. 12a, 12:09
argazkia: Bizkaiko Txirrindularitza Federakuntza

Goizean zehar, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako haur eta gazteen lasterketak egongo dira 10:30etik aurrera.

Aurreko asteetan Abadiño, Sondika, Durango eta Berangotik pasau ostean, maiatzaren 15ean, Igorren izango da Bizkaiko txirrindularitza eskolen artean lehiatzen da Udaberrikoparen bosgarren lasterketea. Infantil mailakoek puntuak pilatzen dabez lasterketa bakotxagaz sailkapenean aurrera egiteko. Kategoria gazteagoetan barriz, ez dago sailkapenik. Udaberrikopa zortzi lasterketetan dago banatuta, Igorre ostean Leioa, Karrantza eta Zaldibarrera joango dira txirrindulari gazteak.

Igorren, lasterketak 10:30ean hasiko dira, baina 09:00etan egin beharko dabe taldeek izen emotea. Gazteenak izango dira pedalei eragiten lehenak, haurren mailakoak. Gero, 10:45ean urtengo dira benjaminak. Ostean, 11:00k eta 11:25ean lehen eta bigarren urteko alebinak, hurrengoz hurrengo. Atzenik, sailkapenerako lehiatuko dira infantilak, 11:50ean lehen urtekoak, 12:20an bigarren urtekoak eta 12:50ean neskak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!