merkatariak

Astelehenean hasi zan Igorreko Bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2022ko mai. 11a, 12:27

Hamar eurotan salduko dira Igorren erosketak egiteko 15 euroko bonoak, bagilaren 30era arte egongo dira erabilgarri.

Igorreko Udalak martxan ipini dau urteroko Bonodenda kanpainea, merkataritza eta ostalaritza dinamizau eta herriaren irudia sendotzeko helburuagaz. 3.000 bonu banatuko dira guztira, bakotxa 15 eurokoa, kanpaineagaz bat egiten daben saltokietan erabilteko. Igorreztar bakotxak hiru bonu hartu ahalko dauz gehienez. Igorren erroldatu bakoek barriz, maiatzaren 16tik aurrera erosi ahalko dabez bonuak.

Bonuen salmentan bagilaren 10ean amaituko da gehienez, edo bonuak amaitzerakoan. Honeek, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan dagoz eskuragarri. Astelehen, eguazten eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta martitzen zein eguenetan, 18:00etatik 20:00etara. Erosleek NAN agiria edo errolda ziurtagiria aurkeztu beharko dabe bertan.

Gehienez be, erosketa bakotxeko bonu bi pilatu ahalko dira. Eta erositakoaren balioa bonuen zenbatekoa baino txikiagoa izan ezkero, ez da dirurik bueltan emongo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!