ikuskizuna

Trakamatraka Lasarte Aretoan egongo da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 11a, 11:29

Matraka Culinary Center ikuskizunean janari eta birziklatutako materialakaz musikea egingo dau Jon Urrutia musikariak, 18:00etan.

Maiatzaren 13an, 18:00etan Igorreko Lasarte Aretoan egongo da Matraka Culinary Center ikuskizuna. Bertan, Jon Urrutia "Trakamatraka" musikariak, musikea aterako deutso jatekoari eta birziklatutako materialei.

"Erritmo mamitsuek, usain melodikoez bustitako sabore harmoniatsuez elikatutako ikuskizun gustagarria" da ikuskizuna, "jakin-min gosea asetzea eta musikearen, sormenaren eta irudimenaren munduan eta ingurumenagazko errespetuan murgiltzea bilatzen dogu. Ikuskizun honetan ez da ezer botaten eta dan-dana aprobetxetan da".

Trakamatraka proiektua musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenaganazko errespetua bateratzen dauzan ekimena da. Material birziklatuakaz egiten ditu instrumentuak, eta honeekaz kontzertu zein tailerrak eskaini.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!