zinea

'Tipularen sehaska kanta' dokumentala proiektauko da Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mai. 10a, 12:43

Hilaren 12an egongo da ikusgai Lasarte Aretoan kartzela eta gaixotasunari buruzko Lander Garroren dokumentala, 19:00etan.

Lander Garro argazkilari, idazle eta dokumentalgileak Sare euskal preso politikoen aldeko antolakundearen laguntzeagaz zuzendu dau Tipularen sehaska kanta. Kartzela, gaixotasunak eta heriotzak lantzean dituan dokumental honek Nana de la cebolla dauka abiapuntu lez. Miguel Hernandez poetaren olerkia, 1942an kartzelan hildakoa. Filmak, analogia historiko bat egiten dau, gerraosteko eta gaurko egoeren artekoa; 1936ko gerran preso hilteak zentzurik ez baeukan, zentzurik ba ete dau gaur?

Sinopsia. Diagnostiko bat egiteko edo tratamentu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso dagozanentzako bide oso gatxa edo ezinezkoa da. Zuzendariak, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dabenengana jo dau, horren ondorioak ulertuteko. Diskurso politikotik harago doan hizkuntzea erabilten dau, osasunerako eskubiderik ez daben presoen indefensinoa emozinoen ikuspegitik esplorauz. Film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen personan eta hesteetatik kontatua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!