Mendia

Onditz Iturbe bigarren izan da Bergako lasterketan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 9a, 12:17
argazkiak: Espainiako Atletismo Federazioa

Iturbe taldekide dan EAEko nesken selekzinoak barriz urrea lortu dau Espainiako Txapelketan.

Onditz Iturbe lasterkari igorreztarrak Berga-Rasos-Berga lasterketan hartu dau parte astegoienean EAEko nesken selekzino seniorragaz batera. 26 kilometroko eta 1.760 metroko desnibeloko ibilbidean lehiatu eta lehenengo postua lortzeako bidean egon da. Izan be, tropelaren buruan ipini zan hasikeratik. Halanda be, Sara Alonso taldekideak lasterketan daukan eskarmentu handia aprobetxau eta Iturbe harrapatzea lortu eban. Alonsok 02:40:51 denporeagaz kurutzatu eban atzenean helmugea, Iturbek ia bi minutu beranduago.

Taldekideen arteko lehiakortasunak frutuak emon ebazan. Izan be, talde bakotxeko lehenengo hiru kideen denporak hartzean ziran kontuan taldekako sailkapenerako. Holan, EAEko nesken selekzinoak irabazi eban Espainiako Txapelketea. Nafarroako andrek barriz laugarren postua lortu eben. Gizonak ez ziran podiumera hurbildu, nafarrak zazpigarren eta EAEkoak zortzigarrenak izan ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!