ikuskizuna

AMAraun ikuskizuna taularatuko da zapatuan Lasarte Aretoan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 5a, 17:00

Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren eskutik,  gorputz, ahots, jantza eta bertsoen bitartez amatasunaren inguruan hausnartzeko emonaldia izango da.

Maiatzaren 7an, 20:00etan, AMAraun gorputza, ahotsa, jantza eta bertsoak buztartzen dauzan ikuskizuna egongo da Igorreko Kultur Etxea. Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren sorkutzak amatasunaren inguruko hausnarketea egiteko helburua dauka. Lanku kultur zerbitzuen konbiteagaz hasi eben proiektu hau, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko Bertsozale Elkarteak sortutako enpresea.

"Ez aurreikusi jantza ikuskizun bat, ez espero bertso emonaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean gorputzak, ahotsak, jantza eta bertsoa kurutzatu jakuz. Eta amatasunak kurutzatu gaitu"

"(Ama) izan ala ez izan" ebatzitik abiatuko da emonaldia. Egia absoltuturik ez dau agerrarazten, sortzaileen esantean, amatasunaren gaineko alkarrizketea hasi eta agertzen diren hari muturrei tiraka egiteko pentsau dabe ikuskizuna. Era berean, enpatia eta aitortza ariketa bat da, hausnarketa bat, gizartean amatasunak beteten dauan paperaren gainean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!