zinekluba

'The black power mixtape 1967-1975' dokumentala dakar gaur Zineklubak

Asier Abrisketa 2022ko mai. 5a, 11:16

Estatu Batuetako Black Powerraren garaian grabau eta 30 urtez ahaztuta egon diran film zatiak batzean dauz Lasarte Aretoan 20:00etan proiektauko dan dokumentalak.

The Black Power Mixtape 1967–1975  Göran Olsson suediarrak zuzendutako pelikula dokumentala da. Filman erabilitako materiala oin dala 50 urte inguru grabau eben kazetari suediarrek, New Yorkeko Harlem eta Brooklyn auzoetan batez be, Black Power mobimenduak gizarte estatubatuarra astindu eban garaian.

Baina Suediako telebistak ez ebazan irudiok argitaratu, sotoan geratu ziran Göran Olssonek berreskuratu arte. 2011n argitaratu ziran lehenengoz, The Roots eta Questloveren musikeagaz, The Black Power Mixtape 1967–1975 dokumentalean. Irudiotan, komunidade baltzaren giroa deskribidu eta Black Power mobimentuko buruzagietako batzuk agertzen dira, Angela Davisen inoz ikusi bako alkarrizketa bat tartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!