udalekuak

Zabalik dago udalekuetarako izen emotea Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mai. 2a, 17:34

Garagarrilean ekintza ugari antolatu ditu Maratu Gazteria Zerbitzuak LHko seigarren mailako eta DBHko gazteentzako.

Batetik, DBH3 eta 4ko gazteentzako, garagarrilaren 11tik 14ra Jaka inguruan antolatuko diran abenturetan emon daiteke izena. Bestetik, LHko 6. maila, DBH1 eta DBH2koentzako jardunaldi zein udaleku itxietan be emon daiteke izena. Jolas eta tailerrak garagarrilaren 5ean eta 6an izango dira, udalekuak barriz 7tik 9ra.

Maiatzaren 11ra arte emon daiteke izena, Igorreko Maratu Gazteria Zerbitzuko bulegoan, astelehen, eguazten eta barikuetan, 17:00etatik 19:00ak arte. Igorreko Udalak antolatuta, Zaztaparrak Asti Taldearen eskutik egingo dira udalekuok. Plaza mugatuak dira eta Igorreko gazteek eukiko dabe lehentasuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!