Mendia

Magina Sky Raceko lasterketa biak irabazi ditu Onditz Iturbek

Asier Abrisketa 2022ko mai. 2a, 16:44
argazkia: FEDME

Korrikalari igorreztarra, zapatuan kilometro bertikalean eta domekan 24 kilometroko lasterketan urten zan garaile Jaenen.

Aiaramendi Korrikalariak Kirol Klubagaz batera parte-hartu eta irabazi eban astegoienean Onditz Iturbek Magina Sky Race-n. Aprilaren 30 eta maiatzaren 1ean izan dira proba biak, bata 2,7 kilometro eta 1.000 metroko desnibelekoa, bestea 24 kilometro eta 1.700 metroko desnibelekoa.

Kilometro Bertikalean, igorreztarrak 00:44:02ko denporan egin eban, bigarrenari minutu erdi bat baino gehiago ateraz, eta minutu bateko aldea, hirugarrenari. Hasikerea kostau, baina lasterketa gogorra bezain polita iruditu jako probea korrikalariari: "Amaierea zan zatirik teknikoena eta hor gehiago kostau jatan baina burrukatzeko indarra aterateko gai izan nintzan. Gustura amaitu neban, eta pozik, egindako lanagaz”.

Bigarren, Andaluziako selekzinoko Silvia Lara Dieguezek egin eban, eta hirugarren, Todovertical taldeko Cristina Trujillo Gonzalezek. Aiaramendi Korrikalariak taldeko Ainara Urrutia Yurrebasok laugarren egin eban. Oihane Sarasketak barriz, 23.a.

Hurrengo egunean, 24 kilometroko lasterketea egitera animau zan Iturbe, "taldeko mutilek berotuta". Orduan be, helmugea kurutzatzen lehenengoa izan zan, 02:33:31 denporea eginda. Bigarrena Beatriz Pardo izan zan 02:50:31ko denporeagaz, eta hirugarren Maria Jesus Galvez, 03:06:43. "Lasai hartu dot eta entrenamentu modura oso ondo. Zatirik handiena bakarrik egin dot eta amaieran beroak be estutu dau, beraz, apur bat astuntxu egin jata. Baina ibilbidea egia esan polita izan da” azaldu deutso Igorrekoak BEGITUri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!