Igorreko eskolako seigarren mailako ikasleek, Guraso Alkarteak, Bizi Igorren 2030 taldeak eta Udalak antolatu dabez astegoien honetako 'Bizi eta eragin' jardunaldiak, hilaren 29 eta 30ean. Ekimenaren helburu nagusiak herria hobetzeko auzolana egin eta azoka solidarioaren bidez Gure Señeak alkartea laguntzea dira, belaunaldi artean. Gure Señeak alkarteak gaixotasun arraro eta desgaitasun bereziak dabezan umeak laguntzen dauz, honeei dirua bideratzeko egongo da zapatu goizean azokea zabalik.
Aprilaren 29an, barikua, Igorreko guneak aztertu eta honeek hobetzeko proposamenak batuko dabez, adinarteko behaketa ibiltaria eginda. Holan, herri bizigarri eta jasangarriagoa egiteko bidean ipini gura dira antolatzaileak. Kultur Etxetik hasiko da ibilbidea, 17:30ean.
Hurrengo egunean, zapatuan hasiko da auzolana eskoletan. 09:00etan materiala banatu ostean, patioa inguratzen dauan hesia koloreztatuko dabe ume, gazte eta helduek. Parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena (klikatu hemen). Auzolana 11:00etan amaituko da, jai giroari hasierea emoteko. Bitartean, zabalik manteniduko da azoka solidarioa be.
11:00etan emongo jako hasikerea ekitaldiari, Bilbao anaien bertso eta kantuakaz. Gero, Arantzartekoek egingo da jantzan, Ainarak gidatutako zumba saioarako beroketa lez. 11:45ean herri kirol proben txandea izango da. 13:15ean pelota partiduak be jokatuko dira entrenatzaile eta gurasoen artekoak. Baina aurretik, Aiala eta Enarak musika emonaldi bat eskainiko dabe.