Oin dala ia urte bi jakin eben Igorreko Kiñu Gaztetxeko asanbladakideek Sabadell Banketxeak eta honen menpeko etxe-agentziak, Solviak, gazteak eraikinetik kanporatzeko prozesua hasi ebela. Gatazkaren etorkizuna bihar, aprilak 27, hasiko da argitzen Durangoko epaitegietan 09:30ean.
Aurretik, 09:15ean gaztetxeko asanbladakideek alkarretaratzea antolatu dabe epaitegi aurrean, bai akusauari eta bai Kiñu proiektuari babesa adierazoteko. Arrastian be mobilizauko dira Igorren, epaiketan gertatutakoa kontau eta hurrengo pausuen barri emoteko, Lehendakari Aguirre kaleko BM aurrekaldean 20:00etan.