musikea

Bigarren kontzertu bat eskainiko dau Bihotz Gorospek Igorren

Asier Abrisketa 2022ko api. 22a, 11:40

Aprilaren 30ean izango da Bihotz-anpuluak emonaldia Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Domeka honetan hasiko da aurretiazko sarreren salmenta.

Otsailean izan zan Lasarte Aretoan Bihotz Gorosperen Bihotz-anpuluak kontzertua. Hurbileko emonaldia egin ahal izateko, edukiera mugatuagaz egin zan, ikusle guztiak eta Gorospe bera oholtzan. 80 aulkiak bete ziran, eta beraz, kanpoan geratu ziranentzako bigarren aukera bat egongo da aprilaren 30ean.

Bertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.

Bakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.

Aurretiazko salmenta domekan

Igorreztarrek sarrerak aprilaren 24an lortu ahalko ditue Kultur Etxeko takilan, 17:10etik 17:45era. Bakotxak bost sarrera erosi ahako dauz gehienez. Sarrerak 5 euro balio dauz, eta 3,75 euro Kultur Etxeko lagun-txartelagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!