Aprilaren 24an, domekero lez, pelikula bi proiektauko ditue Igorreko Lasarte Aretoan. 17:00etan, Tipos malos (Pierre Perifel, 2022) animazinozko film estatubatuarra proiektauko da. Aaron Blabeyren liburuetan oinarritutako istorioan, bost delitugile entzutetsuk helburu konplikatu bat izango dabe: ondo jardutea.
Gero, 19:30ean hasiko da El acontecimiento (Audrey Diwan, 2021) drama historikoa. 1963ko Frantzian, Anne etorkizun handiko ikasle azkarra da, baina haurdun dagoala jakingo dau. Egoera honek kolokan jarriko dau bere etorkizuna, beraz Annek aurre egin beharko deutso, kartzelara joateko arriskuaren gainetik be. Veneziako festibaleak pelikula onenaren saria jaso eban produkzino honek.