futbola

Benjamin mailako torneoa jokatuko da zapatuan Urbietan

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 21a

2013an jaiotako arratiarrak beste hamar taldegaz lehiatuko dira goizeko 09:00etatik aurrera.

Arratia Futbol Taldeak 2013an jaiotako Benjaminen Torneoa antolatu dau. Talde-arteko txapelketea aprilaren 23an jokatuko da Igorreko Urbieta zelaian; 09:00etan hasi eta 17:15ean jokatuko da atzen partidua. Partidu laburretan, etxeko jokalari gazteak hamar taldegaz neurtuko dira: Getxo, Bermeo, Ermua, Galdakao, Trapaga, Antiguo, Santurtzi, Ariznabarra, Lumo eta Retuerto.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!