errezitaldia

Poesia errezitaldi bategaz ospatuko da Liburuaren Nazinoarteko Eguna

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 20a

Poesia hegalaria taldeko kideak errezitaldi batean.

Igorreko Liburutegian izango da olerkari, rapsoda eta musikarien errezitaldia, aprilaren 22an, 19:30ean.

Igorreko Liburutegiak, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, poesia errezitaldi bategaz. Poemetako askok, musikearen laguntzea be izango dabe. Goi mailako alkarteetako olerkariek, rapsodek eta musikariek hartuko dabe parte errezitaldian. Horrezaz gain, mikrofonoak zabalik egongo dira parte hartu gura dauan edonorentzako.

Liburutegiak, Igorren jaiotako poeta eta rapsoda Poesia hegalaria taldearen laguntzeagaz antolatu dau emonaldia. Alkarlanean "kulturearen plataformea eta bultzadea" izan gura dabe eta jentea parte hartzean animau gura dabe, "sormena lagunen artean", adierazotera, hain zuzen be.

Aprilaren 23an, mundu mailan ospatuten da Liburuaren Nazioarteko Eguna 1995etik, Unescok bultzatuta. Helburua, irakurketea, liburugintza eta, egile eskubideen bitartez, jaubetza intelektuala bultzatzea da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!