lehiaketea

Barikuan amaituko da Igorreko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeako epea

Asier Abrisketa 2022ko api. 19a, 12:27

Aprilaren 22an, 13:00etan zarratuko da kartelak aurkezteko epea. Gero, bozkaketa bidez aukeratuko da lan irabazlea.

Igorreko Jai Batzordeak antolatu dau 2022ko Igorreko jaietako kartel lehiaketea. Igorreztarrek, euren lanak barikura arte aurkeztu ahal izango dabez udaletxeko erregistroan. Kartelak euskarri digitaletan aurkeztu beharko dira; izen barik eta kartazal batean egilearen izena, telefonoa eta helbideagaz batera.

CD edo pendrivean kartel bi egon beharko dira, bata mutua eta bestea testuduna: "IGORREKO JAIEK 2022, BAGILAREN 10etik 19ra". Kartel guztiak jasota, lanen bozketea egingo da aprilaren 29ra arte, Kultur Etxean eta online bozkatzeko aukerak egongo dira. Kartel irabazlea maiatzaren 2an jakinarazoko dau Jai Batzordeak, eta 150 euroko bonoa izango da sari bakarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!