Kiñu GZTX

Pantx Recordsek ipiniko dau musikea Kiñuren urteurrenaren bigarren jardunaldian

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 14a

Aprilaren 22an tabernea ipiniko dabe Igorreko gaztetxean, musika jamaikarrak girotuta.

Igorreko Kiñu Gaztetxea VIII. urteurreneko prestaketetan dago murgilduta, aprilaren 27ko epaiketea burutik kendu barik be. Lemoatxera egindako urtekerearen ostean, aprilaren 22an izango da ospakizunaren bigarren jardunaldia.

Bariku arrastian, 17:00etatik aurrera zabalduko dabe tabernea Kiñun. TArrastia girotuteko, Pantx Records kolektiboak musika jamaikarraren pintxada egingo da arrastian zehar. Iluntzean barriz, 20:00etatik aurrera Pantx Recordsekoek platerak zabalduko dabez, norberaren gustuko biniloak be ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!