kiroldegia

Gaur zabaldu dauz ateak Igorreko kiroldegiak

Asier Abrisketa 2022ko api. 11a, 11:37

Suteak eragindako kalteak konpoduta, instalazino ia guztiak dagoz erabilgarri, saunea eta hiru aldagela izan ezik.

Martiaren 24an hartu eban suak Igorreko kiroldegiko lehenengo solairua, saunatik hasita. Suak saunea bera eta inguruko aldageletako teilatu faltsua hartu ebazan, eta keak gainontzeko espazioetan be eragin ebazan kalteak. Keak eragindako kalteak garbitu eta pintauta konpondu dabez, eta gaurtik aurrera erabili ahal dira instalazino horreek.

Diru itzultzea edo klaseak berreskurapenaren gainean aprilean zehar hartuko dituala ebatziak adierazo eban Udalak.

Halanda be, saunea eta hiru aldagela oindino zarratuta dagoz. Aldagela faltearen ondorioz sortutako “overbooking-a” saihestu asmoz Igorreko Udalak aldagelak erabilteko baldintzen inguruko bandoa argitarau eban aprilaren 8an.

Holan, goizez aldagela bat eskoleak erabiliko dau eta beste biak kiroldegiko erabiltzaileek. Arrastian ostera aldagela bi erabiltzaileek erabiliko dabez eta bestea familiek. Aste Santuetako oporrak dirala eta hurrengo aste bietan aldagela bi erabiltzaileentzat izango dira eta bat familiek erabiliko dabe.

Ebatzi horreek erabilerearen arabera aldatu daitekezala azaldu eban Udalak “egoera ez-ohiko baten ondorio dira eta”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!