
Urteurren berezia izango da aurtengoa Kiñu Gaztetxearentzat, izan be, hile berean ospatuko dabe zortzigarren urtebetetzea eta egingo deutsee aurre epaiketeari, 27an. Programazinoa zapatu honetan hasiko da, aprilak 9, Lemoatxara egingo daben urtekeregaz. Hurrengo ekintzen zehaztasunik momentuz ez dabe emon, baina aurreratu dabenez 22, 23, 27 eta 30ean jarraituko dau programazinoak.

Hasteko, zapatu honetan 10:00etan izango da hitzordua Kiñu Gaztetxean, kotxeetan antolatu eta Karabie Gaztetxetik hasiko da oinezko bidea, 10:15ean. Gaztetxeak, natura eta memoria historikoa izango ditue langai. Izan be, bidean aspaldi erre zan Karabie zaharra ikusi, inguruko landarak ezetu, guda zibileko lubakiak aztertu eta Lemoatx tontorrean amaituko da ibilaldia, kurutze frankista bota zan lekuan.