EMF Koparen bigarren lasterketea jokatu da Mendaron astegoienean, Kilimon Trail mendi-lasterketea. Otarre mendian 250 korrikalari lehiatu dira 23 kilometroko eta 1.650 metroko desnibela daukan ibilbidean. Barriro be, Onditz Iturbe igorreztarra izan da andrazko azkarrena, 02:23:43ko markea egin dau.
Onditzen ostetik, Ainara Urrutia heldu da bigarrena helmugara, ia bost minutu beranduago. Baina lehia estuena gizonezkoen podiumean egon da. Javi Goitiak 02:01:43 behar izan dauz ibilbidea osotuteko, hurrengo biak hamar segundoko aldeagaz kurutzatu dabe helmugea.