futbola

Arratia B lidertzan barriro

Iñigo Irua 2022ko apirilaren 4a

Arratiako gizonezkoen talde biek irabazi dabez euren partiduak, andrazkoen talde biek ostera galdu egin dabez. Lemoako Harrobik bina bardindu dau.

Gizonezkoen Arratia A taldeak domeka goizean jokatu eban Ugeraga A taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-4 irabazi eban. Datorren partidua etxean jokatuko dau aprilaren 9an, Abadiño A liderraren kontra 17:30ean. 31 jardunaldiren ostean Arratia A hirugarren postuan dago 61 puntugaz, bigarren postuan dagoan Zalla taldearengandik puntu bakarrera.

Arratia B taldeak ostera zapatu arrastian jokatu eban, eta 2-1 irabazi eban Derio B taldearen kontra Urbietan galtzean hasi bazan be. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Otxarkoaga B taldearen kontra aprilaren 10ean, arrastiko 18:30ean. 26 jardunaldiren ostean Arratia lidertzan dago barriro 55 puntugaz Galdakao B taldeagaz bardinduta.

Andrazkoen Arratia A taldeak Bizkerre talde liderraren kontra jokatu eban domeka eguerdian eta 1-2 galdu eban. Datorren partidua San Ignacio taldearen kontra jokatuko dau Urbietan, aprilaren 9an arrastiko 15:00etan. 24 jardunaldien ostean Arratia hamaikagarren postuan dago 23 puntugaz.

Andrazkoen bigarren taldeak 2-4 galdu eban zapatuan San Ignacio B taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua Peña Athl. Santurtzi B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo Arratia Bk aprilaren 10ean arrastiko 15:30ean etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamahirugarren postuan dago Arratia 27 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak bina bardindu eban zapatu arrastian etxean Loyola Indauchu taldearen kontra. Atzen hiru partiduetan puntu bakarra atera dau Lemoako Harrobik. Datorren partidua Ezkurdi A taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, aprilaren 9an, arrastiko 16:00etan. 27 jardunaldiren ostean laugarren postuan dago Lemoako taldea 51 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!