Holan dago Igorreko kiroldegia sutetik aste bat pasau danean

Asier Abrisketa 2022ko mar. 31a, 17:14

Instalazinoak zarratuta dagozan bitartean, Mugiment txartel birtualari esker, bazkideek 66 udalerritako kiroldegiak erabili ahal izango ditue.

Igorreko kiroldegiak sufridutako kalteak dirala eta, ezingo dira momentuz instalazinoak erabili. Herritarrentzako urtenbide bat emoteko, Igorreko Udala Mugiment Kirol Txartelaren sarera batu da. Txartel birtualari esker, Igorreko kiroldegiko bazkideek programaren parte diran beste udalerrietako kirol-instalazinoak erabili ahal izango ditue; Lemoa, Ugao, Zornotza edo Galdakaon adibidez.

Txartel birtuala lortzeako, mobikorrean instalau behar da KirolTxartela Mugiment aplikazinoa. Bertan erregistratzeko emaila, NAN zenbakia eta jatorriz abonatutako kiroldegi zein dan ipini ostean, notifikazino bat jaso arte itxaron behar da. Kiroldegi desbardinetara joanda, NAN dokumentua eta txartel birtuala erakutsi behar dira honeek erabili ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!