merkatariak

Igorreko merkatariek kalera aterako ditue dendak zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko mar. 31a, 12:42
argazkia: AME

Aprilaren 2an, eskolako aterpean egingo dabe salmentea komertzio ugarik, 10:00etatik 20:00etara. Tablet bat zozketauko dabe erosleen artean.

Igorreko merkatarien alkarteak, AMEk, antolatutako "Dendak kalera" ekimena zapatu honetan bueltauko da, herritarrengana hurbiltzeko helburuagaz. Hasikera baten, postuak Urbietako aparkalekuan ipintekoak ziran, baina eskolako aterpean egongo dira atzenean. Egun osoko ekintza izango da, 10:00etan hasi eta 20:00etara arte.

Postuetan erropa, paper-dendako materiala, antiparrak eta jana egongo dira salgai, besteak beste. Bederatzi komertziok hartuko dabe parte azokan: Klitz, Maran Kirolak, Ainara Kirolak, Kili Kili, Marrak, Rock & Love, Olaetxe Optika, Politte eta On Egin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!