Eguen goizean, sutea izetu zan Igorreko kiroldegian, bertan jentea egon bazan be, ez zan inor zaurituta urten. Atzenaldian zarratuta egon dan sauna barriro zabalduteko probak egiten ibili ziran momentuan hasi zan sua, eta keak kiroldegi osoa hartu eban. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileen bost kamioi hurbildu ziran eta eguerdirako amatau ebezan garrak.
Udalak ordutik mantenidu dau kiroldegia zarratuta. Balorazinoa egin ostean, bando baten bitartez jakinarazo dau sauna aldean suak kalte nabarmenak eragin dauzala. Beraz, alde hori luzaroan egongo da zarratuta.
Gainontzeko espazioak be ikusi dira kaltetua, kea danetik zabaldu zan eta. Udalak dinoanez, oindino kiroldegia "ez dago erabilteko egoeran". Halanda be, "kalteak arinak dira eta ahalik eta arinen zabaltzeko asmoa" azaldu dau Udalak.