Gaur goizean, sutea izetu da Igorreko kiroldegian, bertan jentea egon bada be, ez da inor zaurituta urten. Atzenaldian zarratuta egon dan sauna barriro zabalduteko probak egiten ibili diran momentuan hasi da sua, eta kea kiroldegi osotik zabaldu da. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileen bost kamioi hurbildu dira eta eguerdirako amatau dabez garrak.
Leiho eta ate guztiak zabalduta, eraikina aireztau behar da oin. Suhiltzaileek bihar arte inor ez sartzea gomendatu dabe, beraz, bihar goizean sartuko dira egoerearen balorazinoa egiteko. Ostean ebatziko dabe noz arte manteniduko dabezan zarratuta instalazinoak.