Martiaren 25 iluntzean dakar Jon Maia Soria bersolari, abesle eta idazleak Igorreko Lasarte Aretora atzen 30 urteetan idatzitako abestien bilduma, Kantu bat gara (Elkar, 2021). 1991n idatzi eban lehenengo kantua, Negu Gorriak taldearen Lehenbiziko bala hain zuzen be. Ordutik 200 abesti inguru idatzi ditu euskal talde eta bakarlari entzutetsuenentzako. Oin, liburu eta CD batek osotutako Kantu bat gara proiektuan batu ditu horreetako asko, baita kantuen inguruko istorioak be.
Zuzeneko emonaldietan, Maiak diskako kantuak abesten dauz Pello Ramirezen celloa, Gorka Hermosaren soinu handia eta Nacho Sotoren pianoa lagun dituala. Abestiak berak idatzitako kantu originalen bersinoak dira. Diskoan, abestiok ezagun egin ebezan musikari batzuen laguntzea be badauka. Gari, Asier Etxeandia, Juan (S.A.) eta Xabier Amuriza, besteak beste.
Sarrera parearen zozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertako komentarioetan Kantu bat gara CDko kanta baten izenburua aitatu behar da.