
Urtailean neurri murriztaileek sortu ebezan arazoak dirala eta bertan behera gelditu zan tekno-gaua berreskuratu dau Kiñu Gaztetxeak. Atzerapenen ostean, martiaren 19 gauean beteko da atzenean Kiñuko aretoa tekno musikeagaz.
Bost izango dira parte hartuko daben DJak: Oke, Dstant, Bendiak, Azkonar eta Ibis Templum. Atzen bi honeek dira arratiarrak, Zeanuri eta Dimakoak hurrengoz-hurrengo.