mendia

Onditz Iturbe txapeldun

Erredakzinoa 2022ko mar. 13a, 16:00

Atzo arrastian jokatu zan FEDMEk antolatutako Kilometro Bertikalen Espainiako Txapelketea KV de las Hurdes proban (Caceres) eta Onditz Iturbek irabazi eban txapela, holako probetan esperientziarik ez daukan arren.

Iturbek 47 minutu eta 35 segundo behar izan ebazan ibilbidea egiteko. Berez, Laia Montoya izan zan azkarrena ibilbidea egiten 46 minutu eta 28 segundoko denporeagaz, halanda be, Montoya 23 urtez azpikoa da eta arautegiak dino 23 urtez azpiko atleta batek ezin dauala txapelketa absolutua irabazi. Bigarrena Silvia Lara izan zan 47 minutu eta 57 segundoko denporea eginaz eta hirugarrena Fatima de Diego 48 minutu eta 31 segundoko denporeagaz. Laugarrena Lemoan bizi izandako Virginia Perez izan zan eta zazpigarrena ama Igorrekoa daukan Ainara Urrutia. Gizonezkoetan Pere Rullanek eroan eban txapela. Iturbek Euskal Selekzinoagaz andrazkoen taldekako txapela be irabazi eban. Hiru kilometro eta erdiko ibilbidea eta 1.000 metro positiboko desnibel eukan proba teknikoa izan zan atzokoa.

“Lehenengo aldia izan dana lez, ezjakintasunak urduritasun puntu bat sortu deusta, egoerea gestionetako ia gai izingo nintzan zalantzakaz. Baina behin urtekerea emonda, dana ahaztu eta nirean zentrau naz. Erritmo polit bat hartu eta gorantza tiratu dot. Faboritoak ni baino atzerago urten dira, orduan igual erreferentziarik ez eukiteak lagundu eta dana egin deusta, nirean zentrauz” adierazo deutso Iturbek BEGITUri. “Eguraldi sano sano eskasa egin dau, euria, hotza eta haizea, behin helmugara heldu eta beheranzko bidea infernua izan da. Sano gogorra egin jata, guztiz hoztuta, hainbat hipotermia kasu egon dira” gehitu dau lasterkariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!