Zugatz eguna

Zugatz eguna ospatuko da domekan Igorren

Asier Abrisketa 2022ko mar. 11a, 13:20
argazkia: unsplash.com

10:30ean eskolatik hasita antxinako burdinola bisitau eta gero zugatzak landatuko ditue Lasarte parkean.

Martiaren 13an, domekea, Zugaitz Egunerako egitaraua antolatu dau eskolako guraso alkarteak Udalaren laguntzeagaz. Goizean, 10:30ean, "Garai batean, noz zegoen burdinola?" galderapean egingo dabe ibilaldia eskolatik hasita. Antxinako Igorreko burdinolaraino helduko dira ibiltariak, Erdi Arotik hasita, Indusi errekako urei esker funtzionatzen egon zan burdinola.

Paseotik bueltan, 12:00etan Kultur Etxeko plazan geratuko dira, inguruan zugatz landaketa kolektiboa egingo dabe. Lanaren ostean mokautxoagaz amaituko da 2022ko zugatz eguna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!