Aste bi dira Errusiak Ukrainaren kontrako erasoa hasi ebanetik. Donbass aldean gerrea 2014an hasi bazan be, gatazkeak oin jaso dauan foku mediatikoa dala eta, herritarren interesa be izetu da. Holan, Kiñu Gaztetxeak asteotan berbaldiz-berbaldi dabizan Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kideak konbidau ditu berbaldia emotera, gatazkearen gaineko ezagutzea handitzeko. Barikuan, hilak 11, izango da berbaldia Igorreko gaztetxean, 18:30ean. Bide batez, Siriaren aldeko Eukal Herriko plataformea be egongo da, oindino gehiago luzatu dan gerrearen inguruan berba egiten.

Talde bi honeek Donbass eta Siriako herritarrenganako alkartasuna antolatu eta honeen kausei laguntza emoten ibili dira atzen urteotan. Gerren inguruan, mendebaldeko hedabide handiek emoten daben bersinotik urruntzen dan ikuspuntu desbardina eskaintzen dabe. EHDonbass Komitearen kasuan, holan azaltzen dabe egindako lana: "Gure helburu nagusiak informazino objektibo eta sinisgarria zabalduz blokeo informatiboa haustea, lan politikoa eta analisi zientifikoa egitea eta internazionalismoaren ikuspegitik giza-laguntza eraginkorra helarazotea dira".