Zinea

XIX. Laburbirak Igorren proiektauko dauz 9 film labur

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 2a

argazkia: Lanbroa, Paula Iglesias

Barikuan, hilak 4, Kultur Etxean egongo dira ikusgai zine-jaialdiko labur partehartzaileak 19:30ean. Diman eta Ubiden be proiektauko dira pelikulak, 11n eta 12an hurrengoz hurrengo.

Areatzan aurkeztu zan zezeilaren 25ean Laburbiraren hemeretzigarren edizinoa. Bertan ikusi ziran lehenengotik aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbira, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, 30 herrik osotutako zirkuituan.

Arratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!