konsumoa

Elikadura burujaubetzarantzako bide kolektiboa egin gura dau Makatzak talde ekologistak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 2a, 11:22

Bidea egiteko, elikadurearen inguruko eragile guztiak batzeako deia luzatu dabe. Igorren izango da batzarra martiaren 5ean, 11:00etan Lehendakari Agirre kaleko arkupeetan.

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak elikadura eta konsumo ereduak aldatuteko prozesua ipini gura dau martxan, elikadura burujaubetzarantzako norabidean. Horretarako, beharrezkoa ikusten dabe inguruko eragileakaz alkarlanean egotea, "danak beharrezkoak!". Beraz, eragileei egin deutsie martiak 5erako Makatzakekoek deialdia; ekoizle eta konsumitzaile eragileei, bai eta guraso alkarte zein bestelakoei.

Holan, sare sozialetan azaldu dabenez, Arratiako egoerearen argazkia egin eta urtengo diran proposamenak gauzatzeko bideak topauko dabez zapatu goizean. Helburua, elikadura burujabetzarantzako pausuak emotea eta konsumo konszientea bilatzea da.

 

 

Elikadura burujaubetza La Via Campesina mobimentuak 1996an sortutako terminoa da eta nazinoarteko merkadu eragileen menpe dagozan elikagaien aurrean, jentearen elikadura, nekazaritza , abeltzaintza eta arrantza sistemak definiduteko eskubidea aldarrikatzen dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!