Vitoria, 3 de marzo (Victor Cavaco, 2018) gertakizun errealetan oinarritutako filma da. Gidoia, Hector Armadok eta Juan Ibarrondok landutakoa da eta aktore lanetan, Ruth Diazek eta Jose Manuel Sedak hartzean dabe parte, besteak beste.
Transizino garaian, 1976an, langileriaren mobilizazinoak ugariak ziran Euskal Herrian. Martiaren 3an Gasteizen, greba orokorraren testuinguruan, langileen asanblada bat ospatu zan Zaramaga auzoko eleiza batean. Martin Villa ministroak gidatutako poliziak, eleiza hutsituteko saiakeran, bost persona hil ebazan egun haretan.
Filmean Begoñak, erdiko klaseko gazte batek, zuzenean biziko dauz "inoz ezer gertatzen dan uria" astindu eban gertakari horreek. Gero eta latzagoa dan gatazkan, Begoñak eta honen familiak ze aldegaz bat egin ebatzi beharko dabe. Atzenean, sarraskiaren ostean, ez dira inoz be bardinak izango.