Berbalagun

Feminismoaren eta euskal identidadearen gaineko tailerra antolatu dau Berbalagunek

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 22a

argazkia: Return to Basque

Orratzak taldeko kideek emongo dabe tailerra Igorreko Kultur Etxean, hilaren 24an 18:30ean.

AEK-k antolatutako Berbalagun dinamikearen programazino barruan dago 'Feminismoa eta euskal identidadea' tailerra. Zezeilaren 24an, eguena, izango da saioa arrastiko 18:30etik aurrera. Bertan, Arratiako Orratzak gazte talde feministako lau kidek gidatuko dabe saioa.

Andra eta gizonentzako zuzendutako tailer honen helburua hausnarketea izango da. Feminismoaren, identidadearen, euskerearen eta eukal kulturearen inguruko hausnarketak partekatuko dabez, loturak eginaz, bai feminismoaren bai euskerearen garapenean aurrera egiteko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!