Lasarte Aretoa

Bihotz Gorospek Igorreko Kultur Etxean abestuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 18a

Hilaren 19an, 20:00etan hasiko da Bihotz anpuluak izeneko kontzertuaren laugarren emonaldia.

Kontzertu aro barri bat hasi dau abeslari igorreztarrak bakarlari moduan, Bihotz anpuluak proiektuagaz. Igorrekoa laugarren emonaldia izango da, bigarrena Arratian. Bertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.

Bakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.

Bihotz anpuluen jatorria

Oin dala urte eta erdi sortu eban Bihotz Gorospek Youtube kanala. Bertan batzean ditu Bihotz anpuluak osotuten daben abestiak: Esan, Minaren beldurrez eta Azalean besteak beste. Baina estilo desbardinetako bersino ugari be argitaratu dauz bertan; Hertzainak, La Polla, Silvio Rodrigez, Benito Lertxundi...

Beste alde batetik, Igorreko abeslariak Itziar Zabala Dimako eskalatzailearen Amagana dokumentaleko kantuen sortzaile eta abeslea be izan da. Mendi Film Festivalen euskerazko pelikula onenaren saria jaso eban dokumentalak. Eta abesti honeek be egongo dira entzungai kontzertuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!