Lasarte Aretoa

'Piztu! EmakumeOn energia' antzerkia taularatuko da Igorren

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 17a

Barikuan, hilak 18, egongo da ikusgai Eidabe Ekimen Kulturalak sortutako andra zientzialarien inguruko antzezlana, Kultur Etxean 18:00etan.

Marie Curie XX. mende hasikerako fisika eta kimikako nobel sariduna protagonista dala, andra zientzialarien historiaren zehar mobiduten da antzezlana. Holan, andrak zientzian izan daben benetako pisu eta eragina azaleratu gura dau Eidabe Ekimen Kulturalak.

Taula gainean, aktore lanetan Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez ibilten dira, Imanol Ituiño gidoigilea badan zuzendaritzapean. Ikuskizunak hainbat abesti be baditu, partaidetza arratiarragaz gainera. Izan be, Piztu abestia Bihotz Gorospe igorreztarrak kantetan dau, Mikel Inunen musikeagaz.

Piztu! EmakumeOn energia antzerki umoretsuak hausnarketarako tartea be badauka, ikuslearentzako hainbat galdera planteauta: “Zelangoa litzateke mundu bat benetako bardintasunagaz? Desorekaz eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia biztuko bagendu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera bardinak zabaltzen dituan mundu bat asmatuko bagendu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko baleu ezjakintasun guztiakaz amaitzeko makina miraritsua? Horrek bardintasuna ahalbidetuko leuke? Eta asmatzailea andrea balitz?”.


Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!