
Hitzordu berezia egoan antolatuta zapatuan Igorreko San Txisme errugbi zelaian. Bilbo, Getxo, Plentzia, Durango eta Elorrioko zortzi urtez azpiko taldeak batu ziran Arratiako zekor txikiekaz goizean. Hamar talde guztira, euren arteko zazpi minututako partiduak jokatuten. Hurbildu ziran 104 jokalari txikien eta ikusleen artean giro itzela sortu zan zelaian.
Arrastian heldu zan nagusien txandea. 16:30ean, Arratiko Zekorren eta La Unica talde iruñearraren arteko partidua jokatu zan. 5-24 amaitu zan jardunaldia. Izan be, arratiarrak ahulduta heldu ziran partidura, lesino eta konfinamentuen eraginez hamabi jokalarigaz jokatu behar izan eben. Beraz, hamabost nafar eta hamabi arratiar lehiatu ziran zelaian. Galduta be, taldekideak pozik agertu dira egindako lanagaz.