Lasarte Aretoa

'Hnuy illa' jantza emonaldia dakar Kukai konpainiak Igorrera

Asier Abrisketa 2022ko ots. 11a, 11:39

Zapatu iluntzean izango da Kultur Etxean, Joseba Sarrionandiaren poesian oinarritutako ikuskizuna.

Bihar, zapatua, 20:00etan egongo da ikusgai Lasarte Aretoan, Kukai jantza konpainiaren, Hnuy illa lana. 2008an sortutako ikuskizuna da; 2020an, Kukaik eta Ttanttaka Teatroak barrikusi eta eguneratutakoa. Ikuskizuna Sarrionandiaren poesian inspirauta dago eta Iurretako idazlearen unibersoa osotuten dau jantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez.

Mireia Gabilondo da zuzendaria eta Jon Maya koreografoa. Jantzariak barriz Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!