Zezeilaren 12an, goizetik egongo da Igorreko errugbi zelaia, San Txisme, girotuta. 10:30etik aurrera Bizkaiko errugbi jokalari gazteenek hilero egiten daben topaketea ospatuko da Igorren. Sub8 mailako hamar talde batuko dira, euren arteko partidu laburrak jokatuteko, zazpi minututakoak. Bilbotik, Getxotik, Durangotik, Elorriotik eta Plentziatik datozen jokalariakaz lehiatuko dira zekor gaztetxoak.
Bazkalostean helduko da nagusien momentua, 16:30ean. La Unica Rugby Taldea B etorriko da Iruñatik Arratiako Zekorren kontrako ligako partidua jokatutera. Ez da partidu bape erraza izango, talde iruñarra hirugarrena da sailkapenean, arratiarrak barriz zazpigarren.