Jim Jarmusch zuzendari estadubatuarraren 1991ko Night on Earth pelikulea dakar zineklubak zezeilean. Besteak beste Winona Ryder, Rosie Perez eta Roberto Begnini dira dramako protagonista nagusiak.

Zatikako film honetan, bost istorio kontetan dauz zuzendariak, taxietako gertakari eta alkarrizketak lotura moduan hartuta. Holan, uri bakotxeko gaueko panoramea erakusten dau Jasrmuschek.
Los Angelesen, casting zuzendari batek taxi gidari gaztea bere izar barria izango dala pentsetan dau. New Yorken, Brooklynera itzuli gura dauan gizon batek taxian gidaria ordezkatu beharko dau. Parisen barriz, itsu bat Afrikako gidari profesional baten amesgaizto bihurtuko da. Erroman, abade bat eroatean konfesetako momentu dala pentsetan dau taxi gidariak. Amaituteko, Helsinkin lagun talde batek jakingo dau autoa daroanak daukala historiarik tragikoena.